XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Martin errotaria

ORAIN dala eun da bost urte, Martin deituten zan gizon txairo edo ponposo bat, errotaria.

Orduko usadioan, arto ta galgaraua ioteko eroaten zan errotara, eta ekarri be bai, astoetan. Errotarien saria edo mendea izaten zan euneko zortzi edo amarra.

Baserri batzuetan, urrin da aldatsu, akarreo txarrak egoten zirean.

Batez be aldatz beretan, astoak. zorroak eroan ezinik, uskerra dariola bajetan zirean.

Gure Martin errotaria beti pintxo ta ponposo etxetik urtekeran. Baia zorroak konpondukeran astoari, loituten zan osoan.

Makilea eskuetan dauela, astoak zurretako ta kantaziñoan errotarantza datorrela, topetan dau beste auzune bateko gizon bat.

Alkarri txera aundi bat eginik, ezarri zirean zigarro bat egiten erretako, esanik:

- Kaixo, Martin!

- Ola, Patxi!

- Ondo zabiz?

- Bai. Ederto.

- Bueno, pregunte bat egin bear dautzut.

- Zer da ba?